XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITALI'KO AINGERUA

Gure ezpañak Luis Gonzaga'ren izena esaten dutenian, biyotzak gazte on-ona, egokiya begien aurrian jarrtzen digu, arrgi diztikorra inguruetan zabaltzen duan pitxi ederra arrpegiyan daramala, bakan, oso bakan, ikusi oi dan garbitasunaren arri dizdiratsua.

Elizak eta berarekin Luis Santuaren edeslariak aingerua deitu diote eta geroztik Perrnando Gonzaga'k izan zuen semerik zindoenaren izena, gizalditik gizaldira aingeruzko gaztea esan da, edestian ezarrita dago.

Amaseigarren eunkian bizi zan, eta gogoan euki biarr da eunki ori, arrokeriz ta lasaikeriz betia, zalekeriz ta lizunkeriz josiya, gaiztakeri ta naspilla izugarriyak ikusten ziran eunkia izan zala.

Edeslari jakintsu batek diyonez, garai arrtako oiturak irakurri besterik ez dago, ustelkorrak eta galgarriak zirala jakiteko; arrtu-eman lotsagarriyak, egikera biguñ-itxusiyak, ezin esan alako lizunkeri loya zerieten izketa legunak, pozoidun elkarrteak eta abarr ikusten ziran aundizkien jauregi ta biltokietan; errtilariak sorrtzen zituzten egintzetan ere ustelkeriya agerrtzen zan; lotsa ematen duan zikinkeri-zornetsua nun nai zabalduta zegoan.

Ur ustela dagon putzu loitsuan, arrgi errañu printza batetik bestera zikindu gabe sarrtu ta ateratzen dan bezela, alaxe berrdingabeko gaztien zaindari gure Luis Santuak, errege ta aundizkien arteko ustelkerietatik loitu gabe eta bere zipristiñen kutsuetatik, zutik eta liraiñ, eze ta marrdul, txukun da garrbi beti gorde zuan, usai gozodun lili txuriya, garbitasuna.

Aundizkietan aundienak, apañenak, ederrenak, aberatsenak, egokienak biltzen ziran tokietan kutsutu gabe igaro zan; etziyoten lurreko gauzak biyotza ukuttu; etzuan ezerrtxok ere erakarrtzen.

Itzak eta begiratuak, apainduri ta losintxak, gozamen legunak, etziran gai izan, ez ta bat bakarrik ere, bere biyotza urratu ta barrena sarrtzeko.

Burrukaldietan okerrtu gabe, indarrtsu, sendoki ta erori gabe, oso bikaiñ iraun zuan.